domingo, 16 de junio de 2013

La Buena Vida

"La Buena Vida"-k, bizimodu ezberdinen arteko ezberdintasunak neurtzen ditu, zazpi etxebizitza ezberdin aztertuz. Arkitektura ulertzeko modu berri bat proposatzen du, etxebizitzak pentsaera eta izaera baten proiekzio edo materializazio bat bezala ikusiz.


Pentsaera ezberdinak analizatu eta haien artean erlazioak sortzea da liburu honen xedea, bizimodu mota asko erakutsiz eta baita hauek proiektatzeko erak ere.

Etxebizitza hauek benetazkoak nahiz irudimenezkoak izan daitezke, guztiek erakusten baitigute XX.mendeak gugan utzitako aztarna, gure gaur egungo pentsaera, bizimodu, espazio eta arkitektura baldintzatu baitu.

Bizimodu erosoaren gogoeta bat dela ere esan daiteke, espazio pribatu eta publikoaren apropiazioari buruzko gogoeta.







Habitat hauetako bat, loft-a da, Andy Warhol-en Factory-a hain zuzen ere, liburu honetako 5. kapituluan azaldua. Bertan, espazio komun eta pribatuataz hitz egiten da, lehenengo hau nagusi izanik. Espazio komuna gune irekia da, non ekintza ezberdin ugari batera egin daitezkeen guztiak harremanetan mantenduz, hala nola pintura, musika, erakusketak eta abar. Espazio honek erabilera ezberdin asko izan ditzazke, distribuzio jakin bat jarraitu gabe: norberak espazioa bere erara moldatzen du.

Factory-an bezalako loft-etan, artistak, musikariak eta artearekin erlazionatutako pertsonak bizi dira, lan produktiborako espazio eta giro apropos bat behar dutenak. Honen ondorioz, gaur egun loft-ak gero eta ezagunagoak egiten ari dira, modaren munduarekin erlazionatzen hasiak baitira. Hippykeria bat ez kontsideratzea Andy Warholen pentsaerari esker posible izan da, garaiko pentsaeren mugimenduetatik kanpo mantendu izan baitzen. Andy lan kreatibora dedikatzen zen mugimendu politikoekin erlazionatu gabe, loft-ari gaur egun duen zentzua emanez, hau da, etxe konbentzionalen ideiarekin puskatuz, eta XX.mendeko sinbolo bihurtuz.




jueves, 6 de junio de 2013

Trinitateko estalkiaren hobekuntza.

TRINITATE PLAZARAKO DISEINATUTAKO ESTALKIAREN HOBEKUNTZA

Trinitate plazako planoetatik estalkia eskala 1/10ean erakustera pasatzen nintzen zuzenean, beraz, tarteko ebaketak marraztu ditut baita ere.





























sábado, 1 de junio de 2013

El Loft


Azken hamarraldietan, bizitza modernoa definitzen duen bizimodu bat jarri da modan: loft-a.

Loft-a, espazio industrial neutro bat habitatzean datza, eta XX.mendean Andy Warhol-ena egin da famatuena, "The Factory" deitua.

Bertan, familia eta perfekzioaz ahazturik, kreatibitatea era guztiz liberal batean zabaltzen zen. Guztiek zituzten ateak zabalik, beraz, denbora guztian jendea sartu-irten konstante batean aurkitzen zen, festa giroa konstantea baitzen. Gau eta egunerako leku aproposa izanik eta lagunak era konstante batean bertan izanik, Andy bertan lan egiteaz gain, bertan lo egiten ere hasi zen: bertan habitatzen zuen.

Norberak egin nahi zuena egiteko askatasuna zuen. Andy-ren lagunetako batek, paretak aluminiozko paperez estaltzen hasi zen, eta azkenik mahaia, aulkia, zorua eta guztia zilar kolorez margotzen amaitu zuen. Norberari beharrezkoak iruditzen zitzaizkion objetuak sar litzazke, adibidez, kalean botata aurkitutako sofa edo armairuak. Bertan sartzen zen guztia habitataren parte bihurtzen zen.


Bizitzeko era liberal honek, orden eta disziplinarik gabe, aske, XX.mendeko bizimodu materialista eta ordenatuarekin talka egiten du, sozietateak imposatutakoarekin apurtuz eta bizimodu berri bat proposatuz. Bizimodu hau, imposaturik zegoen kulturarekin puskatuz  originalitatean, kreatibitatean eta espontanitatean oinarritzen da, besteak beste. Horrela, konstanteki festa giro batean biziz, pintura, musika edo zinea bezalako lan kreatiboak erraztasunez egitea ahalbideratzen da.





Nire ustez, loft-aren ideia oso liberala da, gure garaian eramangarria eta modernoa. Gazteen artean, ikasleak nahiz langileak izan, oso eramangarria izango litzateke, familia alde batera utziz festa giroan bizitzea posibleagoa egiten baitu, eta horrek bizitza sozial oparoa izatea lagunduko luke.

Bestalde, pertsona ororen bizitzan iristen da puntu bat, non familia bat sortzeko beharra somatzen den. Eta jende askoren sartu-irtenak, festa giroa eta abar, ez datozte bat semeak dituzten senar-emazte bikotearen ideiarekin, haurrak hezitzeko ez bailitzateke leku aproposa izango, orden eta disziplinaren falta baitago. Beraz, lofta neurri batean izango litzateke habitablea, soilik tenporala, edo ez behintzat pertsona guztientzat egokia.

Bestalde, lekua berez ez dela hain garrantzitsua uste dut. Nire ustez, "The Factory" bezalako loftak eta bertako giroa posible egiteko, pertsonak dira garrantzitsuenak. Bertan habitatzen duten pertsonak, bertara joaten direnak eta bertakoen izakera, pentsakera eta ekintzak. Jende guztiaren mentalitateak egiten du posible liberaltasun hori, ordenaren gabezia, festa giro konstantea eta lan kreatiboaren sorkuntza, eta ez tokiak berak.



viernes, 31 de mayo de 2013

Habitata hirian - Hobekuntza

Aurretik diseinatua nuen hiriko habitatean zenbait aldaketa egin ditut, baita ebaketa eta eskuzko marrazkiak ere.

Altxaerak eta oina
 Hasteko, toki batzuetan barandilaren faltaz jabeturik, seguruak ez ziren gune batzuk babestu ditut. Jarraituz, sarrerako boladizo txiki hori bere lekuan eusteko, hiruki formako laguntza batzuk ipini ditut, kargak zutabeetaruntz bideratuko dituztenak. Honez gain, aurretik habitataren ebaketa gutxi nituenez, hiru gehiago egin ditut, bi solairuak ageriz eta blokeen kokapenaren jokoa erakutsiz.
Eskuzko bi marrazkietan zutabe eta habeen garrantzia plasmatu nahi izan dut, baita habitatak bejetazioarekin duen lotura ere. Izan ere, bista ederrak kontutan izanik fatxada beirazkoa diseinatu dut, eta guztia aterpean dagoenez blokeei ez diet sabaian maldarik ipini ezta ura kanalizatzeko sistemarik ere.


1.Blokea


2. Blokea
3. Blokea

4. Blokea
ebaketak




C-D ebaketa
E-F ebaketa
G-H ebaketa
2.Blokeko barne ikuspegia



Sarreratik ikuspegia

martes, 14 de mayo de 2013

Trinitate plazako interbentzioa.


Kurtso osoan zehar Trinitate plaza aztertzen eta marrazten pasa ondoren, duela aste batzuk bertan interbentzio bat egiteko eskatu ziguten, behar eta faltak kontuan izanik, baita auzokideen nahiak eta ohiturak ere.

Goiz euritsu batean bertan marrazteko agindu zigutenean, aterpe baten beharra sumatu genuen klasekide guztiok, eta bertan oinarritu dut nire proiektua. Aterpea egiteko, hainbat influentzi hartu ditut kontutan:
Hasteko, Juanjo irakaslearen esanak kontutan hartu ditut. Izan ere, elementu mugikorretaz aritu zitzaigun hizketan, eta elementuak plegatu ondoren beste plaza batera eramateko posibilitateaz.

Hau buruan nuela, Madrilgo museoko aterpe batetaz gogoratu nintzen. Harriz egina zegoen, harri horixka trasluzido bat. Material hau erabiliz gero, eguzki izpiak pasa ahal izango zuten, euria kanpoan utziz. Baina elementu mugikorra izango bada, material arinak eta ez hauskorrak erabiltzea komeni zitzaidan. Beraz, itxura bereko plastiko gogor bat izan da erabilitako materiala.

Hau hirukietan mozturik, eta metalezko bisagra moduko elementuak erabiliz batura gisa, akordeoi itxurako gainazala sortuko nuke, euri ura bideratu eta kanalizatzen duena, lurzorurantz eramanez ikusleak zipriztindu edo busti gabe.Horrela euria ez litzake arazo bat izango Trinitate plazan, eta eguzkiataz gozatzea posible izango litzateke. Aterpearen beharrik ez balego, ez litzateke zaila izango hau tolestu eta errueden bitartez beste toki batera trasladatzea, edota kortina bat balitz bezala korritzea, eskileretako tarte batzuk aterpean utzirik beste batzuk babesik gabe dauden bitartean.


Uraren arazoarekin jarraituz, esan dezaket, gainazalaren forma eta inklinazioari esker, ura ikusleen atzeko alderuntz joango litzakeela, eta ez litzatekela urik jaurtiko aurreko aldetik, ikusleen ikuskerari traba jarriz.















Aterpeaz gain, Trinitate plazan hesiren beharrik ez dagoela estimatzen dut. Sarrera irekia balego, plazara joatea gonbidatuak sentituko ginateke. Egia da, antzinan droga arazoak zituzten pertsonak elkartzen zirela plazan, eta polizia iristekotan, bolatokiaren atzeko aldetik egiten zutela ihes, mendiruntz. Gaur egun, ordea, eraiki berri den San Telmo museoari esker, mendiko ihesbidea mugatuta gelditu da, talde marginatuak bertan elkartzeko arrazoirik gabe utziz. Horregatik, plaza gau eta egun publiko guztiari irekita egon beharko lukeela uste dut.

Habitata Hirian

Habitataren inguruko bigarren ariketa honetan, Arkitektura eskolatik gertu dauden hiru guneen artean aukeramena eman ziguten: templetearen ondoko plaza, arkitektura eskolako sarrera berriaren aurreko 3 farolak, edo udaltzaingoen alboan dauden etxebizitzen zutabe eta habe arteko espazioa.

Nik, hirugarrengo espazio honek, moduloen bitartez jolasketa polita egiteko aukera eskeintzen zuela ikusi nuen. Horretarako, laukizuzen formako kaxak forma eta tamainu ezberdinekin ezarri nituen, altura ezberdinetan ipiniz bidexka bat sortuz, espiral baten antzekoa dena.

Hona hemen espazioaren hainbat argazki.







Nik proposatutako proiektua ulertzeko, altxaera, lehen solairuko oina eta bigarrengo solairuko oin orokorrak aztertzea komeni da. Ikus daitekeenez, espazio bakoitzerako laukizuzen formako modulo bana aurkitzen da, forjatu eta eskileren bitartez konektatzen direnak. Horrela, ibilbide bat sortzen da, publikoenetik pribatuenera bilakatzen doana.

Fatxadari begira ipintzen bagara, ezkerraldetik gerturatu gintezke, dagoeneko eginda dagoen bidexka arrapalatsu batetik. Habitataren fatxada osoaren aurretik igaro beharko genuke, maldaren goiko aldean dauden hiru eskilerak igo ahal izateko. Puntu honetara iritsita, bi moduloekin aurkitzen gara eskuinaldean, eta gure aurrean, barandilaz babesturiko pasagune bat, bigarren solairu pribatuagorantz biderantzen diguten eskilerekin jarraituz.
A-B ebaketa. Eskileren zehaztasunak.
  1.go solairu honetan, kumungela eta espazio amankomunaren artean pasabide bat sortzen da, 2.solairuko logela batez estaltzen dena. Beraz, estalitako baina itxiturarik gabeko espazio librea sortzen da.

Aipatutako bidexkatik jarraituz eta eskileretatik gora eginez, terraza moduko gune batekin egiten dugu topo. jantoki, egongela, estudio gela eta festaleku bezala funtsionatzen duen moduloaren gainean gaude, bere sabaian. Hemendik argi bereiztu daitezke beste hiru moduloak, logelaren funtzioa batetzen dutena. Hiru hauek, fatxada osoa okupatzen duen beiraleiho handi batzuez horniturik daude, beste paretak pribazitate aldetik estudiatuak eta neurtuak dauden bitartean. Izan ere, deserosoa izango litzateke egongelan sarturik egonda, eskilerak igotzen dituen orogatik ikusia izatea.
2.Blokea.


Planoak ulergarriagoak izan daitezen, blokeetan banandu ditut. Horrela, lenenengo blokea kumungela edo higiene pertsonalaren espazioari egokitu diot, bigarrena espazio amankomunari ( sukalde, egongela, lantoki, bileraleku... hainbat funtzio bete ditzakeena), hirugarrena eskileraren ezkerraldean dagoen egongelari, laugarrena boladizoan aurkitzen denari eta bostgarrena 1 eta 2. blokeen arteko espazioari sabaia ematen dioena.

3. Blokea.

5. Blokea.