domingo, 16 de junio de 2013

La Buena Vida

"La Buena Vida"-k, bizimodu ezberdinen arteko ezberdintasunak neurtzen ditu, zazpi etxebizitza ezberdin aztertuz. Arkitektura ulertzeko modu berri bat proposatzen du, etxebizitzak pentsaera eta izaera baten proiekzio edo materializazio bat bezala ikusiz.


Pentsaera ezberdinak analizatu eta haien artean erlazioak sortzea da liburu honen xedea, bizimodu mota asko erakutsiz eta baita hauek proiektatzeko erak ere.

Etxebizitza hauek benetazkoak nahiz irudimenezkoak izan daitezke, guztiek erakusten baitigute XX.mendeak gugan utzitako aztarna, gure gaur egungo pentsaera, bizimodu, espazio eta arkitektura baldintzatu baitu.

Bizimodu erosoaren gogoeta bat dela ere esan daiteke, espazio pribatu eta publikoaren apropiazioari buruzko gogoeta.







Habitat hauetako bat, loft-a da, Andy Warhol-en Factory-a hain zuzen ere, liburu honetako 5. kapituluan azaldua. Bertan, espazio komun eta pribatuataz hitz egiten da, lehenengo hau nagusi izanik. Espazio komuna gune irekia da, non ekintza ezberdin ugari batera egin daitezkeen guztiak harremanetan mantenduz, hala nola pintura, musika, erakusketak eta abar. Espazio honek erabilera ezberdin asko izan ditzazke, distribuzio jakin bat jarraitu gabe: norberak espazioa bere erara moldatzen du.

Factory-an bezalako loft-etan, artistak, musikariak eta artearekin erlazionatutako pertsonak bizi dira, lan produktiborako espazio eta giro apropos bat behar dutenak. Honen ondorioz, gaur egun loft-ak gero eta ezagunagoak egiten ari dira, modaren munduarekin erlazionatzen hasiak baitira. Hippykeria bat ez kontsideratzea Andy Warholen pentsaerari esker posible izan da, garaiko pentsaeren mugimenduetatik kanpo mantendu izan baitzen. Andy lan kreatibora dedikatzen zen mugimendu politikoekin erlazionatu gabe, loft-ari gaur egun duen zentzua emanez, hau da, etxe konbentzionalen ideiarekin puskatuz, eta XX.mendeko sinbolo bihurtuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario