Pasadan aste integratuan, Kembrich
unibertsitateko irakasle batek sabai organikoei buruzko hitzaldi bat
eman zigun. Haien funtzionamendua azaldu zigun, bere alde onak eta
txarrak, eta ur sistema urbanoan integratzeko arrazoi ezberdinak.
Honi buruzko azalpentxo baten ondoren, galdera bat planteatu zigun:
Guk ezagutzen ditugun sabai berde
guztiak, benetan berdeak al dira?
Askotan, eraikinei landaredun sabaia
ipintzearekin soilik iada eraikin ekologikoa dela usten dugu. Baina
sabai hori mantenitu beharra badago, ureztatu eta zaindu beharra
badago, ez da izango ekologikoa. Horretarako, urte osoan zehar
eroritako euriarekin sostengatu behar du, euri urak gordez landareak
ureztatzeko sistema bat izanik, besteak beste.
Eraikina ekologikoa izan dadin,
gainera, materialen kutsagarritasuna gutxitu behar da, haiek
emititutako gas eta azidoak neurtuz eta ahal diren gehien murriztuz.
Dagoeneko erabiliak izan diren materialak birziklatzea ere beste
posibilitate bat da, honek materialen bizitza luzatu eta zaborrak
murriztea ondorioztatzen baitu.
Era guztietako sabai berdeak daude,
aislantea geruza guztien azpian dutenak eta aislantea goian
daramatenak, landareekin ukipenean egonez. Sabaiaren formaren arabera
bi mota daude: aldapa mailakaturik izanik sabai horizontalak
dituztenak, eta mailakatu gabe malda agerian uzten dutenak. Azken
hauetan, lur asko erabili behar da, eta mendi artifizial bat egitea
bezela dela kontuan izanik, askoz era garestiago irteten da. Beraz,
kontu handia izan behar da eraikitzerako garaian, gaizki egiten bada
eraikinaren kostua asko garestitu daitekeelako. Horregatik, oso
garrantzitsua da eremuko klima, euriteak eta ur bideratze sistema
posibleak ongi aztertzea.
 |
| mailakatu gabe |
 |
| mailakaturik |
Askotan, arkitektoek eraikuntza
konbentzionaletara jotzen dute, egin daitezkeen berrikuntzetan
pentsatzen gelditu gabe, ikertu gabe. Baina gaur egungo teknologiei
esker, sabai berde bat egiteko asmoa izan ostean, gaian
espezializatutako arkitektoei laguntza eskatzea posible da, proiektua
hasieratik ekologikoruntz bideratuz eta diru kostean ezustekorik ez
eramanez.
Baina guzti honek, zertarako balio du?
Sabai berdeek, kutsadura kontrolatzen
laguntzen dute, landareak CO2 zurgatu eta O2 emititzen baitute.
Gainera, euri urak gorde eta berrerabiliz, kanaloietan zehar
kaleruntz jaurtitzen den ur kantitatea gutxitzen da, New Yorken edo
Indian gertatutako inundazioak bezalakoak ekidituz. Izan ere,
kaleetan zehar ur gutxiago egotean, antzinan eraikitako
alkantarilatuak arnas hartu dezake.
Eraikuntza bat egitean, naturari
lurzoru zati bat kentzen diogu, hondatzen diogu, eta sabai berdeei
esker naturari lehen kendutako zatia bueltatuko diogu. Honez gain,
estetikoki eraikinak naturan integratzen lagunduko ditu.
Honez gain, landarediarekin lorategi
eta gune natural ederrak egin daitezke gehiegi erabiltzen ez diren
sabaietan, aisialdirako leku eder eta erosoak adin ezberdinetako
jendeak bertan atseden har dezan. Bertan frutak, barazkiak eta
espeziak landatuz elikagaiak lor genitzazke, benetako baratzak sortuz
eta beraz guneei erabilpen bikoitza emanez. Gainera, gordetako euri
urak landareak ureztatzeko erabiltzeaz gain, eraikinaren
garbiketarako eta pertsonen erabilpenerako erabil daiteke, baita
giroa hozteko ere (arabiar lurretan egiten den bezala), gure ur
kontsumoa murriztuz.
Vancouverren adibidea aztertuz, ikus
dezakegunez udaran ez du bat ere euririk egiten, eta beraz, neguan
jasotako euri urak erabiltzen dituzte haien beharretarako.
Euskal Herrian, ordea, euri ugari
egiten du, eta izugarria izango litzateke ur hori guztia mundu
berdeago bat egiteko berrerabiltzea.Gainera, merkeagoa da lurra
zulatu eta alkantarilatua egin baino, edozein arazoren aurrean obra
kostotsuak egitea bideratzen duena. Zoritxarrez, eraikin bakar batean
era honetako sabaiak aplikatuz ez genuke askorik lortuko, benetan
bere funtzioa bete dezan hiri guztian aplikatu behar baita.
Ondorioz, hitzaldi honekin, ura gure
eguneroko bizitzan oso garrantzitsua dela konturatu naiz, eta
horregatik naturak ematen digun ura bererrabili eta aprobetxatzen
saiatu behar gara, mundu ekologiko eta berdeago baten alde
borrokatuz.