Azken hamarraldietan, bizitza modernoa definitzen duen bizimodu bat jarri da modan: loft-a.
Loft-a, espazio industrial neutro bat habitatzean datza, eta XX.mendean Andy Warhol-ena egin da famatuena, "The Factory" deitua.
Bertan, familia eta perfekzioaz ahazturik, kreatibitatea era guztiz liberal batean zabaltzen zen. Guztiek zituzten ateak zabalik, beraz, denbora guztian jendea sartu-irten konstante batean aurkitzen zen, festa giroa konstantea baitzen. Gau eta egunerako leku aproposa izanik eta lagunak era konstante batean bertan izanik, Andy bertan lan egiteaz gain, bertan lo egiten ere hasi zen: bertan habitatzen zuen.
Norberak egin nahi zuena egiteko askatasuna zuen. Andy-ren lagunetako batek, paretak aluminiozko paperez estaltzen hasi zen, eta azkenik mahaia, aulkia, zorua eta guztia zilar kolorez margotzen amaitu zuen. Norberari beharrezkoak iruditzen zitzaizkion objetuak sar litzazke, adibidez, kalean botata aurkitutako sofa edo armairuak. Bertan sartzen zen guztia habitataren parte bihurtzen zen.
Bizitzeko era liberal honek, orden eta disziplinarik gabe, aske, XX.mendeko bizimodu materialista eta ordenatuarekin talka egiten du, sozietateak imposatutakoarekin apurtuz eta bizimodu berri bat proposatuz. Bizimodu hau, imposaturik zegoen kulturarekin puskatuz originalitatean, kreatibitatean eta espontanitatean oinarritzen da, besteak beste. Horrela, konstanteki festa giro batean biziz, pintura, musika edo zinea bezalako lan kreatiboak erraztasunez egitea ahalbideratzen da.
Nire ustez, loft-aren ideia oso liberala da, gure garaian eramangarria eta modernoa. Gazteen artean, ikasleak nahiz langileak izan, oso eramangarria izango litzateke, familia alde batera utziz festa giroan bizitzea posibleagoa egiten baitu, eta horrek bizitza sozial oparoa izatea lagunduko luke.Bestalde, pertsona ororen bizitzan iristen da puntu bat, non familia bat sortzeko beharra somatzen den. Eta jende askoren sartu-irtenak, festa giroa eta abar, ez datozte bat semeak dituzten senar-emazte bikotearen ideiarekin, haurrak hezitzeko ez bailitzateke leku aproposa izango, orden eta disziplinaren falta baitago. Beraz, lofta neurri batean izango litzateke habitablea, soilik tenporala, edo ez behintzat pertsona guztientzat egokia.
Bestalde, lekua berez ez dela hain garrantzitsua uste dut. Nire ustez, "The Factory" bezalako loftak eta bertako giroa posible egiteko, pertsonak dira garrantzitsuenak. Bertan habitatzen duten pertsonak, bertara joaten direnak eta bertakoen izakera, pentsakera eta ekintzak. Jende guztiaren mentalitateak egiten du posible liberaltasun hori, ordenaren gabezia, festa giro konstantea eta lan kreatiboaren sorkuntza, eta ez tokiak berak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario