martes, 14 de mayo de 2013

Trinitate plazako interbentzioa.


Kurtso osoan zehar Trinitate plaza aztertzen eta marrazten pasa ondoren, duela aste batzuk bertan interbentzio bat egiteko eskatu ziguten, behar eta faltak kontuan izanik, baita auzokideen nahiak eta ohiturak ere.

Goiz euritsu batean bertan marrazteko agindu zigutenean, aterpe baten beharra sumatu genuen klasekide guztiok, eta bertan oinarritu dut nire proiektua. Aterpea egiteko, hainbat influentzi hartu ditut kontutan:
Hasteko, Juanjo irakaslearen esanak kontutan hartu ditut. Izan ere, elementu mugikorretaz aritu zitzaigun hizketan, eta elementuak plegatu ondoren beste plaza batera eramateko posibilitateaz.

Hau buruan nuela, Madrilgo museoko aterpe batetaz gogoratu nintzen. Harriz egina zegoen, harri horixka trasluzido bat. Material hau erabiliz gero, eguzki izpiak pasa ahal izango zuten, euria kanpoan utziz. Baina elementu mugikorra izango bada, material arinak eta ez hauskorrak erabiltzea komeni zitzaidan. Beraz, itxura bereko plastiko gogor bat izan da erabilitako materiala.

Hau hirukietan mozturik, eta metalezko bisagra moduko elementuak erabiliz batura gisa, akordeoi itxurako gainazala sortuko nuke, euri ura bideratu eta kanalizatzen duena, lurzorurantz eramanez ikusleak zipriztindu edo busti gabe.Horrela euria ez litzake arazo bat izango Trinitate plazan, eta eguzkiataz gozatzea posible izango litzateke. Aterpearen beharrik ez balego, ez litzateke zaila izango hau tolestu eta errueden bitartez beste toki batera trasladatzea, edota kortina bat balitz bezala korritzea, eskileretako tarte batzuk aterpean utzirik beste batzuk babesik gabe dauden bitartean.


Uraren arazoarekin jarraituz, esan dezaket, gainazalaren forma eta inklinazioari esker, ura ikusleen atzeko alderuntz joango litzakeela, eta ez litzatekela urik jaurtiko aurreko aldetik, ikusleen ikuskerari traba jarriz.















Aterpeaz gain, Trinitate plazan hesiren beharrik ez dagoela estimatzen dut. Sarrera irekia balego, plazara joatea gonbidatuak sentituko ginateke. Egia da, antzinan droga arazoak zituzten pertsonak elkartzen zirela plazan, eta polizia iristekotan, bolatokiaren atzeko aldetik egiten zutela ihes, mendiruntz. Gaur egun, ordea, eraiki berri den San Telmo museoari esker, mendiko ihesbidea mugatuta gelditu da, talde marginatuak bertan elkartzeko arrazoirik gabe utziz. Horregatik, plaza gau eta egun publiko guztiari irekita egon beharko lukeela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario