Pentsatzeko prozezu guzti honen ondoren, azkenean, ideia bati eutsi nion eta horrekin egin nuen aurrera.
 |
| modulorik gabe |
Habitataren zati finkoan sartzeko, mendiaren aldetik goratzen diren eskilera batzuetatik igo behar dugu, habitataren "atzeko" aldean geratzen direnak. Bi beirazko ate handi irekiz sar gintezke, bentilaziorako ere balio dutenak. Sartu ahala beiraleiho handiekin egiten dugu topo, Zarauzko bistarik ederrenetakoak erakusten dizkigutenak. Izan ere, Zarauz osoa ikusteaz gain, Getariako arratoia eta itsaso zabala ere ikusten dira. Eskuin aldean janaria prestatzeko gune bat daukagu, jantokia aurrean duela. Ezkerraldean, aldiz, lau pertsonentzat egokiturik dagoen esertoki eroso bat aurkitzen dugu, eta honen alboan, uretan murgilduz erlaxatzeko gune aparta, habitatean biziko den bezero batek eskatu bezala.
 |
| moduloekin |
Zati finko amankomunari loturik, lau modulo atxikitzeko lekua dago. Nik guztiak 12m^2-koak egin dutut, baina beste neurri batzuekin habitatera batzeko arazorik ez litzateke egongo zenbait kasuetan. Modulo guztien sarreratik ez da ohea gehiegi ikusten, eta nahi izanez gero, ate korredera batekin espazioa mugatu daiteke. Guztiek dute ikasmahai zabal bat apal funtzioa egiten duen beso batekin, ohea, eta armairu bat. Honez gain, beiraleiho handiak dituzte egunez bista ederrak eta gauez izarrak ikusteko.
 |
| kanpoko bista |
Marrazkian ikus daitekeen bezala, zati finkoak eta moduloak altuera desberdinak dituzte. Izan ere, finkoak 4m-ko altuera duen bitartean, moduloen altuera 3m-koa da. Habitatak gehien duen materiala beira dela kontuan izanik, udan eguzki asko sartuko dela eta bero handia egingo duela suposatu dut. Sabai garai hauei esker, beroa goruntz joango da eta giroa freskoagoa izango da.
 |
| barneko bista |
Lehen aipatu bezala, beiraleiho zabalei esker Zarautz osoa, Getaria eta itsaso zabala ikus daiteke, kampinera igotzen diren egurrezko eskileraz gain. Bide honi esker, habitatera heltzeko arazorik ez da egongo, nahiz eta eguraldi ona egitean jendea bista apartez gozatzeko bertatik igoko den arren.
Azaldutako guztia hobeto uler dadin, maketa sinple pare baten irudiekin lagatzen zaituztet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario