Arkitektura hitzaren definizioa emateko, ez da nahikoa esaldi objetibo bat lerro batzuetan idaztea.
Arkitektura, norberak bere erara ulertu eta sentitzen baitu. Gure sentikerak adierazteko, hainbat hitz eukeratu ditugu Celiak eta biok, eta nahiz eta hitzen garrantziez askotan ados ez jarri izan, azkenean honako maketa hau izan da gure emaitza. Izan ere, gure ustetan, arkitektura lurretik jaiotzen den landarea bezala da, izatez finkatuta dauden oinarrietatik eta gure ideien laguntzaz, SORTU egiten dena. Horregatik, gure maketaren erdian dagoen landarerik handienak sortu hitza darama, behetik goruntz idatzia, gizakiei ematen digun bizia errepresentatuz.
Sormenarekin batera, ametsa eta artea jaiotzen dira, ez bailitzateke posible izango ezer sortzea gure ideia eta ametsak kontuan hartu gabe, ezta ere arkitekturaren alde artistikoan pentsatu gabe. Hitz hauez gain, edertasuna, armonia, sentsazioak, zoriontasuna, argitasuna eta emozioak ere jaiotzen dira, espazio bat sortuz eta ingurugiroarekin harremanetan egonez.
![]() |
| Celia Santamarina eta Irati Garcia |

No hay comentarios:
Publicar un comentario